XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Muhade
Zer den arduan azkarra,
oro beitûtû gastatzen
Gurekilan nahaskeria
zalhe ere dû ezarten.

Etzidieia ziek ahalke
holako ahozabalez?
Egûn phausian ez ginaintia
goxoki egon beharrez?

Irabarne
Muhade, heben hitzaikû
hi athûneko gizuna.
Agerrazten deikûk bethik
behar dela zorihuna.

Artzaiñ hoberenak dûtûk
artzaiñ Santa Grazikuak;
Zeren tentuz tentuz beitie
jarraikitzen kabaliak.

Gurekilan ez tie ahal
egarten min txankeiarik
Ez tiagû axolgabe
ûzten ere minkhoillarik.